Sevillako giltzak San Fernandori ematea

Obra hau sakristian dago gaur egun, baina Maturana-Cucho familiaren San Bartolome kaperan egon zen (familiaren armarria sarreran eta gangaren giltzarrian ageri da). Antonio Sáez de Maturana kalonjearen iloba eta oinordeko Pedro Sáez de Maturanak eta haren emazte Susana de Cuchok sortu zuten kapera, 1564 inguruan .

Pintura honetan, Gaztelako Fernando III.ak 1248an Sevilla berreskuratu zueneko gertaeren une bat erakusten da. Margolana Sevillako eskolakotzat jotzen da, Juan Valdés Lealen seme Lucas Valdésen (1661-1725) estiloarekin dituen antzekotasunengatik. Behealdean, amaiera-urtea ageri da: 1676. San Fernando irudikatzen du, ludiaren irudi baten gainean zutik, besoak zabalik musulmanen aurkako garaipena ospatuz, eta, begiak goratuta, Sevillako zaindari eta hiriko errekonkista-batailaren artekari Erregeen Ama Birjinaren agerpenari begira. Eskuinean, sarrazeno batek hiriko giltzak ematen dizkio urre-koloreko erretilu batean. Atzean, Sevilla ageri da, Giraldillo delakoa elementu identifikatzaile gisa nabarmenduta, eta gudaroste kristaua hiriko sarreran. 


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Sevillako eskola
  • Data: 1676
  • Teknika: Olioa mihisean
  • Neurriak: 281 x 209 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz). Sakristia
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 108.

TABAR ANITUA, Fernando. Barroco importado en Álava y Diócesis de Vitoria-Gasteiz: Escultura y Pintura [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1995, p. 121.