San Jose eta Haurra

Irudi hau San Karlos Borromeoren kaperako erretaula desagertuaren buru izan zen, alboko kaleetan San Juan Nepomukekoaren eta Maria Magdalenaren tailuak zituela. Luis Salvador Carmona eskultore ospetsuaren estilo-ezaugarriak betetzen dituzte guztiek, baina arazo bat dugu harenak direla ziurtzat emateko: elizkoi ezezagun batek 1777an dohaintzan emanak izan ziren, eskultorea hil eta hamar urtera. Beraz, maisu horren lantegiarekin edo ikasleekin lotuta daudela uste dugu. Fernando Tabar irakaslearen iritziz, litekeena da Luisen iloba José Salvador Carmonak eginak izatea, oso antzeko estiloko lanak ezagutzen baitzaizkio.

San Jose gizon heldu gisa dago irudikatua, ile luzea eta bizarra dituela. Oinetarainoko tunika bat darama jantzita, gerrian lotua, eta mantu gurutzatua. Ezker besoarekin Haurrari eusten dio, eta komunikazio samurra sortzen du harekin; eskuin eskuarekin, berriz, ezaugarri duen makila loredunari eusten dio. Buru gainean, metalezko argi-koroa bat darama. Multzo osoa idulki oktogonal baten gainean ipinita dago; idulkiak lau oin irten ditu, eta maskorrez, hostoz eta zintzilikarioz apaindua dago. Polikromia tailuaren estilo akademikora egokitua dago: tonu lauak erabiltzen ditu, pintzel-muturraz margotutako landare-motibo edergarrien euskarri. Idulkiak bakarrik eusten dio rokoko estiloaren tradizioari, urre-kolorea eta erliebe erdiko motibo geometrikoak baititu.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Luis Salvador Carmonaren zirkulua
  • Data: c. 1777
  • Teknika: Zur polikromatua
  • Neurriak: 100 x 65 x 47 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 106-107.

TABAR ANITUA, Fernando, Escultura académica en Álava. La Escuela de Madrid del siglo XVIII. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2008, pp. 81-89