San Markosen erretaula

San Markosen kapera Martín de Salinas enbaxadoreak sortu zuen, 1548an, eta sei margolaneko pintura-multzo hau izan zen kaperaren buru, hasieratik. Jatorrian, sei margolanak erretaula moduan uztartuta egon ziren, orain desagertuta dagoen marko galloidun baten bidez. Gaur egun, gurutzaduraren beso batean zehar banatuta daude. Francisco Solis (h. 1620-1684) margolari madrildarrak sinatu zituen guztiak, eta 1656. urtearen inguruan datatuta daude. Behealdean, San Simon, San Markos eta San Judas daude, eta goikoan, San Martin, kapa zatitzen, Maria Sortzez Garbia eta Alexandriako Santa Katalina, guztiak ere kapera sortu zuen familiarekin lotutako adbokazioak.

Margolanok Francisco Solísen produkzioaren hasierako lanak dira guztiak, eta guztietan sumatzen da hark gerora ezaugarri izan zuen egikera pertsonala. Hala ere, mugimendu eutsia nabari da oraindik ere haietan, pintzelkada zurrun samarra eta gama kromatiko mugatua, heldutasun-aroko lanekin alderatuz gero, behintzat. Zalantzarik gabe, Francisco Rizi eta Juan Carreño de Miranda margolarien eta XVII. mendearen bigarren erdiko Madrilgo eskolako beste maisu batzuen eraginak adierazkortasun, mugimendu eta kolore-bizitasun handiagoa eman zien haren geroko lanei.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Francisco Solís
  • Data: c. 1656
  • Teknika: Olioa mihisean
  • Neurriak: Simón: 124´5 x 58´4 cm; Marcos: 123 x 81 cm; Judas: 124´5 x 58´4 cm; Martín: 80 x 51 cm; Inmaculada: 81 x 81 cm; Catalina: 80 x 51 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz). Gurutzadura
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

TABAR ANITUA, Fernando. “Obras inéditas de Francisco de Solís”, en Kultura. Cuadernos de Cultura, II, 1982, pp. 41-49.

VÉLEZ CHAURRI, José Javier, "Barroco". En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. II, Vitoria: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, pp. 412-413.

VÉLEZ CHAURRI, José Javier; ECHEVERRÍA GOÑI, Pedro Luis, "Pintura barroca con vinculación histórica al País Vasco", En: Luces del Barroco. Pintura y Escultura del siglo XVII en España. Vitoria: Fundación Caja Vital Kutxa, 2002, p. 24.

TABAR ANITUA, Fernando, "La pintura del barroco en Euskal Herria. Arte local e importado", Ondare, 19, 2000, p. 117-149.