Maria Magdalena
Maria Magdalena
Gregorio del Bozo xantreak eman zuen opari, 1752an, sakristia berria apaintzeko. XVII. mendearen amaierakoa dela uste da, markoaren garai bertsukoa. Maria Magdalena irudikatzen du, aurpegi atsegineko gazte baten gisa, zuhaitz baten gainean etzanda, haitz baten gainean bermatuta. Tunika zuri bat eta urre-koloreko mantu bat daramatza, konbertitu aurretik erabiltzen zituen luxuzko arropez oso bestelakoak. Adats luze uhinduaz egokiro estaltzen du bere bular biluziaren zati bat. Gurutzefika bat darama besoetan, jarrera gogoetatsua hartuta. Ondoan, hiru aingeruk haren sinboloak daramatzate: liburu ireki bat, garezur bat eta Maria Madgalena identifikatzen duen ukendu-potoa. 1864. urtean zaharberritua zuten, Arabako Foru Aldundiak sakristia berritzeko egindako ekarpenari esker.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 108.
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Conjunto pictórico en la sacristía de la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”. Ars Bilduma, n.º 1, 2011, pp. 67-86.