Iñiguez de Vasterratarren hilobiak

Trinitate Santuaren eta Santa Anaren kaperen arteko horman, kaperaren fundatzaileen ?Iñiguez de Vasterra familiaren? hilobi gotikoak daude. Bi arku zorrotzek babestuta daude, horma-hilobi modura, eta arkuok baketoiz apainduta eta armarri batez eta inskripzio batez hornituta daude. Indusketek erakutsi dutenez, ez zen hori izan hilobien lehen kokalekua. 

 Lehena Iñiguez de Vasterra I.arena da: luze etzanda irudikatuta dago, tunikaz jantzita, eta mantu bat darama, gerrian lokarriz lotuta, pertsonaiaren izaera zibila agerian jartzen duena. Begiak zabalik ditu, betiko bizitzara esnatzeko uneari erreferentzia eginez. Bizarra du, eta ile luzea, partez bonet xume batek estalia. Beheko aldea falta du, oinei dagokiena, berriro kokatu zutenean hautsia seguru asko. Gaztelako tipologiari jarraitzen dio, eta 1300. urte inguruan datatu behar da.

Iñiguez de Vasterra II.aren hilobia ere apaindura soilekoa da, baina aurrekoak baino tratamendu plastikoagoa eta naturalistagoa du. Hau ere etzanda irudikatuta dago, tunikaz eta mantuz jantzita, baina, zalduna dela nabarmentzeko, ezproiak daramatza orpoetan, eta eskularru bati eusten dio ezkerreko eskuarekin. Aurpegi obalatua du, masailalbo-hezur irtenak, begi irekiak, bizar kizkurra eta ile luzea, bonet estu batekin estalia. Oinetan, ohikoa den bezala, txakur bat du, leialtasunaren eta hildakoaren gizarte-mailaren erakusgarri. Burualdean, bi aingerutxo ditu, partzialki mutilatuak, hildakoaren kuxinari eskuekin eusten diotenak. Bere ezaugarri estilistikoak direla-eta, hilobiak XIV. mendekoa behar du izan, Gaztelako filiazio argikoa.

Bi hilobiek Iñiguez eta Ugalde Garibay familien armarriak dituzte hilobi-kutxan, eta Vasterra familiarena goiko errematean, inskripzio batekin batera.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: XIII.-XIV. mendeak
  • Teknika: Harri landua
  • Neurriak: Iñiguez de Vasterra I ( 127 x 200 x 85 cm inguru)
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, pp. 97-98.

LAHOZ, Lucía M.ª “Sepulcros góticos de la catedral de Vitoria”. Cuadernos de Sección, Artes plásticas y documentales, 11, 1993, pp. 73-91.

LAHOZ GUTIÉRREZ, Lucía M.ª. Escultura funeraria gótica en Álava. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1996.

LAHOZ, Lucía. “Gótico”. En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. I, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, pp. 232-233.