San Joan Bataiatzailea
San Joan Bataiatzailea
Ebanjelioaren nabearen bigarren tartean dagoen San Joan kaperako artelanetako bat dugu eskultura hau. XVI. mendeko lehen hamarkadetan berreraiki zuten kapera, García Ortiz de Luyandoren testamentu-xedapenetan oinarrituta. XIX. mendean, Domingo Ramón Alonso de Tejadak beste erretaula bat eraikiarazi zuen, eta haren buru San Joan Bataiatzailearen irudi hau izango zela uste dugu.
Kristoren Aitzindaria irudikatzen du, zoru natural baten itxura duen oinarri ganbil baten gainean zutik jarrita. Gorputzak contrapposto arina du, eta burua beherantz makurtuta, haren oinetan etzanda dagoen arkume bati begira dagoela. Eskuin besoak ere arkumea seinalatzen du. Ohiko larruzko tunika darama, gerrian estu lotua, eta bularraren erdia agerian utziz. Hain zuzen, bular parean jarrita dauka ezker eskua. Gainera, kolore gorri leuneko mantu bat darama, tolestuta eta ezker sorbaldatik zintzilik. Obraren estilo-ezaugarriengatik, Mauricio de Valdivielso eskultorearen lana dela uste da, batez ere aurpegiko hazpegiak eta bestelako xehetasun batzuk ?hala nola eskuin hankako berna-hezur okerra? moldatuta dauden erarengatik.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
BARTOLOMÉ GARCÍA Fernando R.; TABAR ANITUA, Fernando. “La capilla de San Juan Bautista en la Catedral de Vitoria-Gasteiz. Elementos muebles y nuevos documentos”. En: Micaela Portilla homenaje in memoriam. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2007, pp. 350-354.