Santa Ana eta Ama Birjina haurra
Santa Ana eta Ama Birjina haurra
Santa Ana eta Ama Birjina haurraren pintura hau XVII. mendearen lehen erdialdekoa eta flandestar jatorrikoa da, ustez. Santa Ana kaperan egon zen. Kapera hori, hasieran, Esquível eta Ribas familiarena izan zen, eta Legardako markesena gero. Dena dela, markoaren gaineko frontoi zatituan, Garibay-Lazarraga familiaren armarria dago.
Konposizioaren erdian, Santa Ana ageri da. Adineko emakume bat da, tunika eta mantu batez jantzia. Besoetan, berari begira, Ama Birjina haurra darama. Uso batek –Espiritu Santuaren irudikapena– argitzen ditu biak, eta Jainko Aitak benedikatzen. Zeru arraildura apoteosiko horren barruan, aingeru musikariak eta kantariak ageri dira, margolaneko protagonisten inguruan. Santa Anaren oinetan, arrosak eta liliak –Ama Birjinaren ikurrak– dituen saski bat dago. Koadroak marko galloidun bat dauka, garai berekoa, baina aurrerago rokoko estiloko hegalak gehitu zitzaizkion alboetan.
Arabako Foru Aldundiaren Zaharberrikuntza Zerbitzuak duela gutxi zaharberritu du pieza hau. Hori dela-eta, badakigu obrak zenbait esku-hartze izan dituela denboran zehar: bitan, euskarria moldatzeko; beste behin, Santa Anaren aurpegian eta jantzietan aldaketak egiteko.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 143.