Alexandriako Santa Katalina

Katedralean Santa Katalinari eskainitako aldare bati buruzko lehen erreferentziak XVII. mendekoak dira. Oso litekeena da pintura hau garai hartatsukoa eta flandestar jatorrikoa izatea. Alexandriako Santa Katalina agertzen da bertan, zuhaitz-enbor baten ondoan belauniko jarrita eta bere ohiko sinboloez inguratuta. Kondairaren arabera, jatorri nobleko emakume bat zen Katalina, eta horregatik eraman ohi du, kasu honetan bezala, koroa bat aldean. Katalinak aurre egin zion Maxentzio enperadoreari, eta, hori dela-eta, martirioa pairatu zuen. Lehenik, gurpil horzdun batekin estira eman zioten, eta, jainkozko esku-hartzez gurpila suntsitua izan ondoren, burua moztu zioten, gero, ezpata batekin gero. Tradizioaren arabera, zauritik esnea atera zitzaion, eta aingeru batzuek Sinai mendira eraman zuten gorpu. Hori guztia iradokitzen da margolan honetan, santua bera deboziozko jarreran zerura begira irudikatuta. Eskuetan, martirioaren tresnak ditu: gurpil horzduna eta ezpata. Maxentzio enperadorearen burua ere ageri da haren oinetan, turbantea, koroa eta guzti, Katalinak paganoa azpiratu izanari erreferentzia eginez.


Lokuzioa

Ficha técnica