Kristo hilaren gaineko dolua

Gasteizko Arte Sakratuaren Museoan gordeta dauden Santa Maria katedraleko arte higigarriko pieza bitxien artean, Kristo hilaren gaineko dolua nabarmentzen da, ustez Gaspar de Crayer margolariak (1584-1669) margotua. Rubens eta Van Dyckekin batera XVII. mendeko margolari flandestar handienetako bat izan zen Gaspar de Crayer, eta Francisco de Galarreta (1602-1659) eta Martín de Galarreta (1606-1673) anaiek enkargatu zioten lana, pintura-lan bikain harekin apaintzeko San Prudentzioren eta Santo Kristoren kaperak, haiek baitziren babesleak.

Margolanak gurutzetik eraistearen ondorengo pasarte bat erakusten digu: Kristoren hurbilekoak ?hau da, Ama Birjina, San Joan eta Magdalena?, Jainkoaren semearen hilotzaren aurrean dolua adierazten. Pintura dotorea da, eta teknikari dagokionez, txukuna. Crayerren nortasuna argi eta garbi agertzen da aurpegietako espresio grinagabean, zeina baita haren aurreko beste margolari batzuen –Rubens, Van Dyck? patetismo heroikoaz oso bestelakoa. Gaia dramatikoa da berez, baina Crayerrek finezia bikainaz mihiseratu zuen, Kristoren heriotzak eragindako oinaze eta drama horretan gehiegi sakondu beharrik gabe.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Gaspar de Crayer (ustezko egilea)
  • Data: c. 1640
  • Teknika: Olioa oihalean
  • Neurriak: 276 x 208 cm
  • Kokapena: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

TABAR ANITUA, Fernando. “Sección Lienzo”, En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; DABOUZA SALCEDO, Arantxa (coord.). Museo Diocesano de Arte Sacro. Vitoria-Gasteiz: Museo Diocesano de Arte Sacro. 1999. pp. 178, 180, 188.

ARANSAY SAURA, Cristina; Marina LÓPEZ VILLANUEVA. “Restauración de la pintura Lamentación sobre Cristo Muerto atribuido a Gaspar de Crayer”, en: Micaela Portilla. Homenaje. In Memoriam, Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2007. pp. 340-347.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Lamentación sobre Cristo muerto de la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz atribuido a Gaspar de Crayer. Revisión y nuevas aportaciones”, Espacio, tiempo y forma. Serie VII, Historia del arte, 24. 2011, pp. 153-179.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; AGUINAGALDE LÓPEZ, Itziar. El Museo Diocesano de Arte Sacro y su colección. Vitoria-Gasteiz: Museo Diocesano de Arte Sacro, 2020. pp. 82-83.