Esklabotasunaren Ama Birjina

Andre Maria gotiko adierazgarri hau Gasteizko Santa Maria katedraleko aldare nagusiaren buru izan zen mendeetan. Maria irudikatzen du, erregina bezala tronuan eserita eta koroatuta, Haurra (esku batekin bedeinkazioa ematen eta bestearekin Ebanjelioen liburuari eusten) magalean duela. Irudiaren kronologiaz zalantzak daude, baina egile gehienek XIII. mendeko azken laurdenaren hasierakotzat jotzen dute, Gaztelako Alfontso X.a Jakitunak 1276-1278 bitartean Arabako hiribilduan egindako egonaldiarekin lotuta. Kronikek diotenez, gaixotasun batek harrapatu zuen erregea, eta Ama Birjinaren mirari bati esker sendatu zen. Horregatik, uste da irudi hau hiriari oparitu ziola bere esker ona adierazteko.

Garai batean, bitxiz eta edergailuz osatutako hornidura jori bat izan zuen, eliztarrengandik jasoa eta haren kofradiak zaintzen zuena. Corpus egunean prozesioan atera eta, andetan hartuta, hirian zehar eramaten zuten. 1805ean, erretaula nagusi errenazentista zaharraren ordez erretaula neoklasiko bat jarri zutelarik, Esklabotzako Andre Mariaren kaperara pasatu zuten. Aurrerago, katedraleko beste kokaleku batzuetara aldatu zuten, eta Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan ere egon zen ikusgai denboraldi batez. Duela urte batzuk, handik bueltan ekarri eta girolaren erdiko gorputzean jarri zuten, Santa Maria kaperaren buru.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: XIII. mendearen azken laurdena
  • Teknika: Zur polikromatua
  • Neurriak: 126 x 50 x 45 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz).
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

LAHOZ, Lucía. “Gótico”. En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. I, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, p. 220-221.

LAHOZ, Lucía M.ª. “Patronato Real en el gótico en Álava”. Boletín del Museo e Instituto Camón Aznar, LXIX, 1997, pp. 53-80.

LAHOZ GUTIÉRREZ, Lucía. “El pasado en sus sombras proyectadas”. En: LÓPEZ MERÁS, Rosario; GONZÁLEZ DE ASPURU Sara (coord.). Museos de Álava: un patrimonio desconocido [cat]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2000. p. 18.

LAHOZ GUTIÉRREZ, Lucía. “A propósito de la Virgen de la Esclavitud y Alfonso X”. En: VÉLEZ CHAURRI, J. Javier; ECHEVARRÍA GOÑI, Pedro Luis; MARTÍNEZ DE SALINAS OCIO Felicitas (eds), Estudios de Historia del Arte en memoria de la profesora Micaela Portilla, Vitoria, 2008, pp. 45-53.

LAHOZ GUTIÉRREZ, Lucía. “Santa María de Vitoria o Virgen de la Esclavitud”. En Las Edades del Hombre, LUX [cat]. Burgos, Carrión de los condes y Sahagún. 2021, pp. 111-112.