JasokundeaSan Jose eta Haurra

Euskal Herriko eskultura akademikoko irudigile garrantzitsuenetako batek, Mauricio de Valdivielsok, egindako Jasokundeko Ama Birjinaren tailu bikaina dugu pieza hau. 1806tik aurrera, Justo Antonio de Olaguibel arkitekto arabar ospetsuak katedralerako diseinatutako erretaula nagusiaren buru izan zen. Irudi hau, Esklabotzako Ama Birjinaren tailu gotikoarekin batera, deboziozko erreferente bihurtu zen gasteiztarrentzat. Katedralaren buruan egon zen, erretaula neoklasiko batean, harik eta, 1960-1964 bitartean, erretaula eraitsi zuten arte. Gaur egun, garai batean egon zen lekuan dago berriz ere, baina orduan aterpe ematen zion aldarerik gabe.

Jasokundeko Ama Birjina zerurako bidean da, hodei artean hegan dabiltzan lau aingeru erdi biluzik goratuta. Jainkoaren Ama ohiko eran irudikatuta dago: ume itxurako aurpegi lasaia, ilea belo batez estalia, eta besoak zabalik, harrera egiteko jarreran. Tunika arrosa bat darama soinean, eta mantu urdin bat, urrezko mendelarekin apaindua. Estilo lasaia eta delikatua du, Mauricio de Valdivielso “Payuetako santugile” deituaren lan guztiek bezala. Estilo berekoak eta esku berak eginak dira erretaula zaharraren buruan egon ziren aingeru gurtzaileak ere. Hodeiz osatutako oinarri batean belaunikatuta agertzen dira, erretaula zaharraren gaineko gurutzearen aurrean otoitz egiteko jarreran. José López de Torre margolariak polikromatu zuen multzo osoa, moda neoklasikoei jarraituz.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Mauricio Valdivielso
  • Data: 1806
  • Teknika: Zur polikromatua
  • Neurriak: 190 x 160 x 55 cm inguru
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz). Kapera nagusia
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

LOPEZ DE GUEREÑU, Gerardo. “Los santeros de Payueta”, Boletín de la Institución Sancho el Sabio, 1976, n.º 20, pp. 327-364.

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 106.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Retrospectiva Histórico-artística del retablo mayor de la catedral de Santa María en Vitoria”, Akobe. Restauración y conservación de bienes culturales, 8, 2007, pp. 8-17.