Bihotz Sakratuaren erretaula (Guadalupeko Ama Birjinaren erretaula izandakoa)
Bihotz Sakratuaren erretaula (Guadalupeko Ama Birjinaren erretaula izandakoa)
Santa Maria parrokian dagoen Santiagoren kaperako erretaula nagusia da. 1777-1778. urteen artean eraiki zuten, Francisco Antonio González de Echavarriren borondateari jarraituz: Guadalupeko Ama Birjinaren margo bat izan behar zuen erretaula-buru, eta Asisko San Frantziskoren eta Paduako San Antonioren irudiak alboko kaleetan. José de Moraza arkitektoak eta Pablo Jimenez pintoreak zehaztu zituzten, 1777. urtean, erretaularen diseinua eta ezaugarriak. Erretaulak pinu-zurezkoa behar zuen izan, haritzezko zokaloarekin, eta ordena korintoarreko lau pilastra, zenbait obalo proportzionatu, eta, erlaitzaren gainean, lau pitxer bide zituen. Zurgintza-lana Juan Antonio de Moraza arkitektoaren esku geratu zen eta polikromia 1778an kontratatu zuten Manuel de Ricok eta haren seme Juan Antonio Ricok.
Erretaula hau ukitu gabe mantendu zen urteetan, baina XIX. mendearen amaieran (edo XX.aren hasieran) berrikuntza-lan batzuk egin zitzaizkion. Baliteke berrikuntzok 1883. urte ingurukoak izatea, urte horretako sinadura baitauka erretaulaz kanpoko alboetako batean dagoen Arantzazuko Ama Birjinaren margoak. Beste aldean, jatorrian erretaula-buru izan bide zen Guadalupeko Ama Birjinaren margoa dago. Berrikuntza-lan horretan, jatorrizko hiru pinturak kendu, eta imajinak jarri ziren haien ordez. Erdiko kalean, Jesusen Bihotz Sakratua dago, bedeinkazioa ematen, eta alboetan, Mariaren Bihotz Sakratua eta San Jose eta Haurra, bakoitzak bere anagramak dituela kapitelen parean. Erretaularen gailurrean, Santiago mairu-hiltzailearen margo bat dago, bazter-zokoetan bi aingeruren irudiak dituela.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, pp. 112-113.
BARTOLOMÉ GARCÍA Fernando R. “El legado de don Francisco Antonio González de Echávarri (1700-1774) a la capilla de Santiago de la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”, Akobe. Restauración y conservación de bienes culturales, 9, 2008, pp.13-23.