Aldare nagusiko aulkiteria

1805ean, presbiterio osoa berritu behar zela-eta, aldareko aulkiak eta erretaula nagusi berri bat eraikitzen hasi ziren. Berrikuntza-lanak egiteko, Justo Antonio de Olagibel arkitekto ospetsua kontratatu zuten. Hasierako proiektuan, behe-korua elizaren erdiko gorputzean jartzea aurreikusita zegoen, baina San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak presbiterioan jartzea gomendatu zuen. Egin beharreko lan guztiak egiteko, espezialista hauek proposatu ziren: Antonio Rubio arkitektoa, Mauricio de Valdivielso eskultorea, José López de Torre margolaria, Anselmo Prior zilargilea eta Julián de Urrutia tornularia. Lanak aurreikusitako epearen barruan amaitu ziren, baina ordainketak ez, 1810. urtera arte atzeratu ziren, eta zilarrezko bitxi batzuk saldu behar izan zituzten lanak ordaindu ahal izateko. Aulkiteria XX. mendearen hasieran desmuntatu zen.

Inperio estiloan edo Neoklasizismoaren beranduko fasean inspiratutako altzari bat da. U formako oinplanoa du, eta bi eserleku-ilara, maila desberdinetan. Goiko aulkiteriak agintari eta kanonigoentzat izaten ziren; behekoan, berriz, benefiziaduak eta abeslariak esertzen ziren. Goiko mailako aulki-sailaren erdian, apezpiku-aulkia nabarmentzen da, eta haren parean, beheko mailan, kabildoarentzako zeremonia-aulkia.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Justo Antonio de Olaguibel (1805)
  • Data: 1805 eta 1940 inguruan
  • Teknika: Zur landua eta mihiztatua
  • Neurriak:
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz), presbiterioa
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

TABAR ANITUA, Fernando. “Neoclásico”. En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. II, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, p. 512.

BARTOLOMÉ GARCÍA Fernando R. “Retrospectiva Histórico-artística del retablo mayor de la catedral de Santa María en Vitoria”. Akobe. Restauración y conservación de bienes culturales, N.º 8, 2007, pp. 8-17.