Fernán Martínez de Pangua zaharraren hilobi-lauda
Fernán Martínez de Pangua zaharraren hilobi-lauda
Fernán Martínez de Pangua zaharra kanonigoaren hilobi-lauda, harrian landua, XVI. mendearen hasierakoa da. Armarria dauka erdian, eta karaktere gotikotan idatzitako inskripzio bat goiko aldean eta lauzaren inguru osoan. 1530ean, Fernán Martínez de Panguak, gaixorik eta heriotzaren zain, testamentua idatzi zuen, bere familia-kaperan lurperatua izateko borondatea adieraziz. Izan ere, kapilautza bat sortu zuen bertan, bere ondasunetako batzuen errentaren bidez mantendu nahi zuena. Azkenik, xedatuta utzi zuen bezala, kaperan zeukan hobian bertan ehortzi zuten, nabarmentasuna ematen zion hilobi-lauza honen pean.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 104.
MARTÍN MIGUEL, María Ángeles. Arte y cultura en Vitoria durante el siglo XVI. Vitoria-Gasteiz: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1998, pp. 194-195.
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Fundación de la capilla de la Concepción de la catedral Santa María de Vitoria”, Ars Bilduma, n.º 2, 2012, pp. 15-34.